Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Artxiboak

EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRAK bere sorreratik bertatik izan dituen helburuetako batEuskal Herriko dantza, ohitura, musika eta abarren inguruko informazio gehiena bilatzea eta biltzea izan da.

Urte askotako lan gogorraren ondoren, gaur egun, Euskal Dantzarien Biltzarrak dokumentazio fondo zabala du bildurik. Dokumentu hauek guztiak lau ataletan bana daitezke:

  • Liburutegia: (Idatzizko dokumentazioa): Bertan daude dantzei, ohiturei, tradizioei, jantzi tradizionalak eta abarri buruzko testu idatziak. Horretaz gain, gai desberdinen inguruko edizioei buruzko fondo interesgarri bat du.
  • Musika Fondoa: Euskal Herriko dantzen partiturak biltzen dira bertan. Horretaz gain, pieza horien grabazioak era aurki daitezke bertan.

Materia hau guztia, Euskal Dantzarien Biltzarrak dituen ordezkaritza desberdinetan daude eta nahi duen oroko ikus ditzake, baina horretarako aldez aurretik eskaera bat egin beharko duelarik. Dokumentazio fondo hauek mantendu eta zabaltzeaz gain, Euskal Dantzarien Biltzarraren arteko lehentasunen artean material honen mantentze eta zabaltze lanak daude. Horretarako teknologia berriek ematen dituzten baliabide berriak erabiltzen ditu (digitalizazioa, eta abar). Hau guztia aurrera atera ahal izateko eta Interneten zerbitzu egokia eskaini ahal izateko, giza eta material baliabide guztiak jarri dira martxan.

  • Bideoteka: Gure folklorearen inguruan egindako grabazioak biltzen dira bertan. (dantzak, ohiturak, tradizioak, eta abar).
  • Argazki fondoa: Euskal Herriko puntu desberdinetako argazkiak biltzen dira bertan.
  • Artxiboak Wuala