Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Baztango mutil dantzen ikastaroa, Biterin

Autor: Asier Perez-Karkamo

Medio: Bidasoako HITZA

Localización: Hondarribia

Tipo: noticia

Fecha: 2019-04-25

Fuente: Bidasoako HITZA

Meakako Adixkideak Dantza Taldeak Baztango mutil dantzen ikastaroa antolatu du maiatza eta ekainerako. Zazpi saio egingo dituzte, beste horrenbeste astelehenetan: maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an, eta ekainaren 3, 10 eta 17an. Ordu eta erdiko saioak izango dira eta Biteri eskolan eskainiko dituzte.

Izena eman nahi duenak 600 04 81 57 telefono zenbakira deitu behar du. Izen ematearen prezioa 25 eurokoa da. Irakasleak Patxi Larralde eta Kattalin Ezkerra izango dira, Baztandarrak dantza eskolako kideak biak.