Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

EHDE 2015 (Berriozar - Nafarroa)

2015.urteko EHDE (Berriozar - NAFARROA)

2015.urteko Euskal Herriko Eguna, Ekainaren 27an izan zen,  Berriozarren (Nafarroan). Egun zoragarria izan zen, eguraldi ezin hobearekin eta giro ederrean igarotakoa.

Aurretik, eta herria ekintza nagusira hurbiltzeko asmoarekin, bi hitzaldi/ mahai-inguru antolatu ziren. Hauek Berriozarreko kultura agendan azaldu ziren eta bertako kultur etxean aurrera eraman ziren.

Lehendabizikoa, Ekainaren 6ean izan zen goizeko 11:30tan, gazteleraz izan zen eta izenburua “Presente  y futuro de los grupos de danza en Euskal Herria”. Bigarrena, euskaraz, Ekainaren 12an izan zen arratsaldeko 19:30etan, mahai-inguru bezala aurrera eraman zen eta “Dantza tradizionala Iruñerrian” izenburupean dantza inguruko adituen iritziak entzun egin ziren. Lehendabiziko hitzaldia, parte hartze ezarengatik bertan behera geratu zen baina bigarren mahai-inguruan herriko eta inguruko dantzari eta dantzazaleak hurbildu egin ziren eta denon artean, egoeraz eztabaidatu genuen.

Egun nagusia, esan bezala, ekainaren 27a larunbata izan zen. Goiz goizetik hasita egun guztirako ekintzak antolatu genituen. Hau izan zen aurretik adierazi genuen egitaraua nagusia:

11.30etan – Talde Autoktonoen Desfilea Berriozarreko kaleetatik.

12.00etan– Euskal Herriko Dantza talde autoktonoen emanaldia Berriozarreko Eguzki plazan. 

14.00etan – Bazkaria talde autoktonoentzat Berriozarreko polikiroldegian.

16:30etan – Dantza talde guztien iritsiera eta ongi etorria .

18:00etan – Kalejirak Berriozarreko kaleetatik.

18:30etatik 20:30tara – Dantza emanaldi nagusia Eguzki Plazan.

20:30etatik 21:45tara – “Dantzan enparantzan” Dantzadi taldearen eskutik.

22:00etan – Afari herrikoia.

23:30etan – Erromeria Eguzki plazan, Dantzari taldearen eskutik.

            Honekin batera, goiz goizetik herria girotzen zuten txistulari, trikitilari taldea etab izan ziren Berriozarreko kaleetan eta Eguzki plazan puzgarriak, artisau azoka, talogileak, txosna etab.etaz disfrutatu genuen ere.

Esan bezala, eguna goiz goizetik hasi egin zen, talde autoktonoen iritsierarekin. Hauek polikiroldegian aldatu ziren eta kalejira batekin Eguzki plazaraino iritsi ziren. Goizeko emanaldian dantza autoktonoak ikusteko aukera izan genuen. Bertara hurbildu ziren taldeak Legazpiko Sustraiak  Dantza taldea, Gasteizko Eguzkilore Dantza taldea eta Iribaseko Basakaitz Dantza taldea izan ziren. Beraiek izan ziren Euskal Herriko tokian tokiko folklorea gerturatu zigutenak.

Ondoren, guztiak elkarrekin bazkaldu genuen eta arratsaldeko beste dantzari guztiei ongi etorria eman genien. Hauek ere polikiroldegian aldatu ziren eta arratsaldeko 18:00etan prest zeuden Berriozarreko kaleetatik abiatuko ziren bi kalejirei hasiera emateko. Bi kalejirak, Eguzki plazan elkarrekin amaitu zuten eta bertan hasi egin zen Euskal Herriko Dantzari egunean ohikoa den emanaldi nagusia.

Emanaldi honetan, Euskal Herriko hainbat puntuetatik etorritako 10 taldeek eskaini zizkiguten dantzak ikusteko aukera izan genuen:

Nafarroatik Basakaitz Dantza taldea, Mikelats Dantza taldea , Oberena Dantza taldea eta Txori Zuri Dantza taldeak hurbildu ziren eta ondorengo dantzak eskaini zituzten:

  • La balsa de Torralba
  • Zangozako Jota
  • Cortes (Paseo, Cortesias, Vals eta Trenzado doble)

Ondoren Gipuzkoakoen dantzak ikusi genituen, bertatik Sustraiak Dantza taldea etorri egin zen:

  • Agurra
  • Boastitzea
  • Zinta dantza
  • Ormatxulo

Arabakoak izan ziren ekitaldian hurrengoak, bertatik Eguzkilore Dantza taldea, Adurtza Dantza taldea, Jare Dantza taldea eta Triskari Dantza taldea izan ziren gurekin. Eta hauek izan ziren beraiek eskaini zizkiguten dantzak:

  • Orbea kontrapasa
  • Arrastaria
  • Mendiko
  • Bailao de Villabuena

Eta azkenik, Bizkaitarrak ikusi genituen. Kasu honetan Laguntasuna Dantza taldea izan zen dantza taldea eta ondorengo hau dantzatu egin zutena:

  • Dantzari dantza: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpat Joku txikia, Banangoa, Txontxongilo
  • Gorulariak: Domingillo eta Arku dantza

 

Ekitaldiari amaiera emateko, dantza talde guztiek Jota-Porrusalda, Txolin dantza (Berriozarren inauterietan dantzatzen den dantza) eta Larrain-dantza dantzatu zuten. Gainera momentu-arte ikusle izandakoek dantza egitera ateratzeko aukera izan zuten eta horrela amaiera borobila eman zitzaion ekitaldi nagusiari.

Hala ere, festa hasi besterik ez zuen egin, jarraian eta hozteko momenturik izan gabe, Dantzari taldearen eskutik “Dantzan enparantzan” saioa hasi egin zen. Bertan, dantzari eta dantzazale guztiek dantza herrikoiak dantzatzen jarraitzeko aukera izan zuten.

Afari herrikoia izan zen ostean Berriozarreko polikiroldegian eta amaitzeko, gaueko 23:30etatik aurrera erromeria izan zen Dantzadi taldearen eskutik.

 

*Argazki guztiak EDBko Flickr-eko kontuan zintzilik daude, hauek dira 2015. urteko EHDEko estekak:

GOIZEKO ARGAZKIAK

ARRATSALDEKO ARGAZKIA