Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

EHDE 2017 (Barakaldo - Bizkaia)

EHDE 2017 (Barakaldo - Bizkaia)

Aurtengo edizioa Barakaldon ospatu genuen. 2017.urteko Urriaren 7an, larunbata izanda. 

Aurretik lan handia egin dugu. Hainbat bilera egin dira Barakaldon, BDBrekin, Laguntasuna bertako dantza taldearekin eta Udaletxeko talde tekniko eta politikoarekin, horrela ezagutu dugu herria eta ekintza era egoki batean aurrera eramateko, honek dituen azpiegiturak. 

Aurretik, eta herria ekintza nagusira hurbiltzeko asmoarekin, bi ekintza antolatu ziren. Hauek Barakaldon dagoen Clara Campoamor kultur etxean aurrera eraman ziren:

Irailaren 30ean “Dantza taldeen egoera Bizkaiko Mendebaldean” izenburua izan zuen mahai-ingurua antolatu genuen eta Irailaren 30ean, “Musika eta musikariak dantza taldeetan”  folklore jardunaldia izan genuen. 

 

Egun nagusia, esan bezala, Urriaren 7a larunbata izan zen. Goiz goizetik hasita egun guztirako ekintzak antolatu genituen. Hau izan zen aurretik adierazi genuen egitaraua nagusia:

*Goizean zehar Barakaldoko Herriko plazatik abiatuta eta San Bizenteko elizaurreko plazarainoko animazioa (erraldoiak, musikariak…)

 

13.00etan – Kantu-dantza. San Bizente eliza aurreko plazan.

*16.30etaik-21:00ak arte – Union Sport plazan ARTISAU FOLKLORE AZOKA.

16:30etatik aurrera – Dantza talde guztien iritsiera eta ongi etorria .

18:00etan – Kalejira Barakaldoko kaleetatik.

18:30etatik 20:00tara – Dantza emanaldi nagusia San Bizente elizako plazan.

20:00etan–  Sakatu Elektrotxarangaren animazioa.

21:00etan–  Afari herrikoia.

22:00etatik – 01:00etara – Erromeria San Bizente elizako plazan, LAIOTZ taldearen eskutik.

 

Esan bezala, eguna goiz goizetik hasi egin zen, Barakaldoko erdiko kaleetatik erraldoi, txistulari, gaitero etab.ekin kalejira jendetsua izan zen. Ibilbidean zehar geldiuneak egin ziren eta hauetan dantza ezberdinak dantzatu ziren, giro ederra sortuz. Kalejira honen amaiera San Bizenteko plazan izan zen. Ondoren plaza animatu zuen kantu-dantza egin zelarik. Bertan, euskal abesti herrikoiak eta dantza herrikoiak jo zirelarik.

 

Bazkaldu ondoren dantza talde eta dantzari guztiei ongi etorria eman genien, guztira 29 talde izan ziren Barakaldora etorritakoak Euskal Herriko puntu desberdinen askotatik. Hona hemen dantza talde hauen izenak eta jatorriak:

 

 

Arratsaldeko 16:00etan ere Union Sport plazan ARTISAU FOLKLORE AZOKAren muntatzeari hasiera eman zitzaion. Tarte txiki batean guztia prest zegoen eta artisauek bertan izan duten erakusgai eta salgai egindako materiala.

 

Dantza taldeak iristen joan zirenean, ikastolan aldatu ziren eta arratsaldeko 18:00etan prest zeuden Barakaldoko San Bizente auzotik egin zen kalejirari hasiera emateko.

Honen jarraian, San Bizenteko Elizaurreko plazan hasiera eman zitzaion emanaldi nagusiari. Bertara zenbait erakundeetako pertsona etorri ziren gurekin batera emanaldia ikustera: Eusko Jaurlaritzako kultura zuzendaria den Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako kultura sustatzearen zuzendaria den Aitziber Atorrasagasti, baita Barakaldoko alkatea den Amaia Del Campo ere.

 

Hona hemen taldeek eskaini zuten dantza errepertorioa eta honen ordena:

Hasiera emateko denak elkarrekin Agintariena dantzatu zuten. Eta ondoren lurralde bakoitzeko dantzak ikusgai izan ziren:

  • BIZKAIAko dantzak (LEHEN ZATIA)
    • Dantzari dantza: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joku txikia, Makil Jokua, Txontxongilo.
  • GIPUZKOAko dantzak
    • Agurra
    • Boastitzea
    • Zinta dantza
  • NAFARROA BEHERAko dantzak eta NAFARROAko dantzak  
  • Baxenafarroako ihauteria:
    • Martxa 
    • Euskaldunak
    • Sorginak
    • Makilari 
    • Polka 1-2-3
    • Dantzaluze
  • LAPURDIko dantzak
    • Ahurtiko Makil dantza
    • Makil txiki berri
    • Beteluko Fandangoa
    • Jauzi (Lapurtar Motzak)
    • Makeako Soka dantza
  • ARABAko dantzak
    • Gasteizko zortzikoa
    • Arrastaria
  •  ZUBEROAko dantzak
    • Barrikada arribada
    • Satanak
    • Aitzina pika
    • Godalet dantza 
  • BIZKAIAko dantzak (BIGARREN ZATIA)
    • Gorulariak (2. zatia): Arku dantza, Domingilo

 

Ekitaldiari nagusi honi amaiera emateko, dantza talde guztiek Larrain-dantza, jauzi bat, fandango eta arin-arin eta Txulalai dantzatu zuten. Gainera momentu-arte ikusle izandakoek dantza egitera ateratzeko aukera izan zuten eta horrela amaiera biribila eman zitzaion ekitaldi nagusiari.

Dantza sorta honi amaiera eman bezain laster elektrotxaranga martxan jarri zen musika eta dantzak amaitzeko aukerarik ez izateko, beraz, dantzaldia, era herrikoian jarraitu egin zuen.

 

Ikastolan egin zen afari herrikoiaren ostean, Elizaurreko San Bizenteko plaza berean LAIOTZ taldearen eskutik erromeria izan zen. Dantzaldi erromeria jendetsua izan zen eta guztiak eguna hasi bezala, amaitu egin zuten, dantzatzen alegia.

 

Honekin, egunari amaierari eman zitzaion, baina jada momentu horretan bertan 2018. Urteko Euskal Herriko Dantzari eguna prestatzen hasi ginen, Araban izango delarik. 2018ko Urriak 6ean hain zuzen ere.

2017ko EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA argazkiak