Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Josu Goia txistularia zendu da

Autor: Txistulari.eus

Medio: Txistulari.eus

Localización: Bera

Tipo: noticia

Fecha: 2018-11-05

Fuente: Txistulari.eus

Mugarik Gabeko Txuntxuneroa, eskultorea, idazlea, musikagilea, margolaria, politikaria… ixildu egin da betiko Josu Goia Etxeberria beratarra. Atzo igandez, azaroak 4ean, egin zioten azken agurra Beran (Nafarroa).

Josu Goia Etxeberria beratarra 71 urterekin zendu da. Txistulari nekaezina, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak taldeko kidea izan da azkenerarte. Politikagintzan, musikan eta artean ibilbide oparoa egina joan da. Bere herriko alkate, Udalbiltzako kidea eta nafarroako legebiltzarkidea izan zen. Euskaltzale eta abertzale, Egin eta Gara egunkarietako administrazio kontseiluan izan zen. besteak beste.

Musikari eta musikagile, hainbat tresna jo eta abeslari aritu zen. Disko bat argitaratu, organo-jole Berako elizan, musika bandako zuzendaria eta noski, txistularia. Idazlea eta artista anitza izan zen, eskultore eta margolari. Baita suhiltzaile bolondresa.

Hedabideek zabal jaso dute berria: BerriaNaiz, Eitb,  Diario de Noticias de Navarra …

 

Argazkia: Aitor Arozena