Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo irabazle 43. Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Autor: Gara

Medio: Naiz.eus

Localización: Segura

Tipo: noticia

Fecha: 2019-10-20

Fuente: Naiz.eus

Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek irabazi dute gaur Seguran jokatu den 43. Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Bigarren postuan Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrak sailkatu dira eta hirugarren saria Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrentzat izan da. Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak jantzi onenaren garaikurra jaso dute. Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrak izan dira lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatu direnak.