Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

2016.urteko EHDE (Baiona - Lapurdi)

2016.urteko EHDE (BAIONA - Lapurdi)

Aurtengo edizioa Baionan ospatu zen. 2016.urteko Urriaren 1ean, larunbata izanda. Egun zoragarria izan zen giro ederrean igarotakoa.

Aurretik, eta herria ekintza nagusira hurbiltzeko asmoarekin, bi hitzaldi/ mahai-inguru antolatu ziren. Hauek Baionako Orai-Bat dantza taldearen egoitzan aurrera eraman ziren.

Irailaren 23an Beñat Zintzo-Garmendiaren eskutik “Iztuetatik Euskal Herriko Dantzari egunera” izenburua izan zuen hitzaldia antolatu genuen eta Irailaren 24ean, “Dantza tradizionalaren egoera Ipar Euskal Herrian” izenburua izan zuen mahai-ingurua. 

 

Egun nagusia, esan bezala, Urriaren 1ean larunbata izan zen. Goiz goizetik hasita egun guztirako ekintzak antolatu genituen. Hau izan zen aurretik adierazi genuen egitaraua nagusia:

11.00etan – Folklore artisauen azokaren irekiera.

12.00etan– Muxikoak. Lauga polikiroldegian.

13.00etan – Bazkaria.

15:30etan – Dantza talde guztien iritsiera eta ongi etorria .

17:00etan – Kalejira Baionako zentruko kaleetatik, Pelletiers plazatik Laugako polikiroldegira.

17:30etatik 19:30tara – Dantza emanaldi nagusia Laugako polikiroldegian.

20:30etan–  Afari herrikoia.

22:00etan – Erromeria Lauga polikiroldegian, LAIOTZ taldearen eskutik.

 

Esan bezala, eguna goiz goizetik hasi egin zen, bertako Laugako polikiroldegian artisauen folklore azokaren irekierarekin hasi egin zen. Bertara 6 artisau etorri ziren beraien lana erakutsi eta saltzeko. Honekin batera Muxikoak jo egin ziren eta hainbat pertsona izan ziren hurbildu zirenak giroa sortzeko asmotan.

Bazkaldu ondoren dantza talde eta dantzari guztiei ongi etorria eman genien, guztira 27 talde izan ziren Baionara etorritakoak Euskal Herriko puntu desberdinen askotatik. Hauek ere polikiroldegian aldatu ziren eta arratsaldeko 17:00etan prest zeuden Pelletier-Bartnes Baiona erdiko plazan kalejirari hasiera emateko. Oso kalejira alaia izan zen, gainera, zenbait taldek gelditu eta bertan, kalek publikoaren aurrean, beraien dantzak gogotsu erakutsi zituzten.

Honen jarraian, Laugako polikiroldegian izan zen emanaldi nagusia. Hona hemen taldeek eskaini zizkiguten dantzak, eta etorritako dantza taldeen izenak:

Dantza emanaldiari hasiera emateko Zuberoako dantzariak hasi egin ziren. Lurralde honetatik Aintzindariak elkarteko kideak etorri ziren eta hauek probintzi honetako ondorengo dantzak eskaini zizkiguten:

  • Barrikada arribada
  • Ostalersa
  • Satanak
  • Aitzina pika
  • Godalet dantza

Jarraian Arabakoen txanda izan zen, bertatik etorritako  4 taldeak ondorengoak izan ziren: Eguzki Lore Dantza Taldea (Gasteiz), Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz), Jare Dantza Taldea (Gasteiz) eta Oketa Alai Dantza Taldea (Zigoitia). Beraien lurraldeko ondorengo dantzak egin zitutzten:

  • San Prudencio
  • Lezeako zortzikoa
  • San Isidro eta Jota de la Perra

Bizkaikoek bi zatitan dantzatu zuten beraien errepertorioa eta hauek izan ziren dantzatzera hurbildu ziren 8 taldeak: Gaztedi Dantzari Taldea (Santutxu), Laguntasuna Dantza Taldea (Barakaldo), Itxas Argia Dantza Taldea (Getxo), Trabudu Dantzari Taldea (Astrabudua), Itxas-Alde Dantza Taldea (Bakio), Talde Batuak (Abadiño), Artxube Dantza Taldea (Ajangiz) eta Goi-Alde Dantza Taldea (Erandio). Eta hauek emanaldiaren une honetan egindako dantzak:

  • Dantzari Dantza:

◦         Agintariera

◦         Zortzinangoa

◦         Ezpata Joku txikia

◦         Makil Jokua

◦         Txontxongilo

Ondoren, Gipuzkoako taldeen unea iritsi zen, lurralde honetatik etorritako 5 taldeak ondorengoak dira: Trebeska Dantza Taldea (Donostia), Murixka Dantza Taldea (Lezo), Dantza Taldea (Errenteria), Olarri Dantza Taldea (Oiartzun) eta Sustraiak Dantza Taldea (Legazpi). Eta hauen dantzak, ondorengoak:

  • Agurra
  • Boastitzea
  • Zintza dantza
  • Ormatxulo

         Gipuzkoakoak ateratzerakoan, Bizkaikoek egin zuten beraien bigarren agerraldia ondorengo dantzak eginez:

  • Gorulariak: Arku dantza eta Domingilo

Emanaldiarekin aurrera poliki-poliki hurrengoak Nafarroakoak izan ziren, bertatik etorritako 2 taldeak, ondorengoak: Oberena Dantza Taldea (Iruñea) eta Txori Zuri Dantza Taldea (Berriozar). Eta ondoren, eskainitako dantzak:

  • Bolant dantza
  • Martxa
  • Euskaldunak
  • Sorginak
  • Makilari
  • Jauzi
  • Polka 1-2-3
  • Dantzaluze

Eta lurraldeei amaiera emateko, bertakoen txanda izan zen. Lapuditik parte hartu zuten 7 taldeak ondorengoak izan ziren: Orai-Bat Dantza taldea (Baiona), Begiraleak Dantza Taldea (Donibane Lohizune), Eguzki Loreak Dantzan (Colomiers – MIDI-PYRENEES), Lagunekin Dantza taldea (Bardoze), Leinua Dantza taldea (HIBURU), Angeluarrak Dantza taldea (Angelu) eta Primadera Dantza taldea (Senpere). Beraien lurraldeko ondorengo dantzak ikusteko aukera izan genuen:

  • Ahurtiko Makil dantza
  • Makil txiki berri
  • Beteluko fandangoa
  • Jauzi (Lapurtar motzak)
  • Makeako Soka dantza

 

Ekitaldiari nagusi honi amaiera emateko, dantza talde guztiek Larrain-dantza, jauzi bat, fandandgo eta arin-arin eta Txulalai dantzatu zuten. Gainera momentu-arte ikusle izandakoek dantza egitera ateratzeko aukera izan zuten eta horrela amaiera borobila eman zitzaion ekitaldi nagusiari.

Afari herrikoia izan zen ostean Laugako polikiroldegian bertan eta amaitzeko, gaueko 22:00etatik aurrera erromeria izan zen LAIOTZ taldearen eskutik.

Honekin, egunari amaierari eman zitzaion, baina jada momentu horretan bertan 2017. Urteko Euskal Herriko Dantzari eguna prestatzen hasi ginen, Bizkaian izango delarik. 2017ko Urriak 7an hain zuzen ere.

 

*Argazki guztiak EDBko Flickr-eko kontuan zintzilik daude, hauek dira 2016. urteko EHDEko estekak:

EHDE 2016 ARGAZKIAK