Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

2018ko Libertimendua aipu Dantzan.eus webgunean

Egilea: Zabalik

Komunikabidea: zabalik-amikuze.eus

Tokia: Donapaleu

Mota: albistea

Data: 2018-03-31

Lotura: zabalik-amikuze.eus

Usuenik, jendeak zirtzilen jokoa du komentatzen libertimendutik jalitzean. Baina, agian Donapaleuko berezitasuna izanen da, dantzariak ere famatzen dituzte han hemen entzuten ditugun solasetan. Burgaintzikoak eta beren lagun Gabadiarrak, Xabi Aintzibururen gidaritzapean, kategoria berezirat helduak direlako marka menturaz. Dakigularik duela hamar urte antrexanten egiten ikastetik hasi behar izan zutela gutiz gehienek, horrek berak erakusten du nolako bidea egin den otsaileko eguzki xuri eta mingarren begiradapean…

Aurten, dantzan.eus webgunekoak etorriak ziren egun pasa, baina ere erreportai andana egitera gure jei zaharraz. 1989ko Aiziritzeko kabalkadaz jadanik ainitz irudi gordetzen ditu jadanik webgune horrek, Euskal Herri guziko mila xokoetakoen saihetsean. Zinez bisita merezi duen gunea dantzaz jakinmin zerbait duen nornahiren ganik, eta bestela ere, begien eta beharrien plazerrarendako baizik ez bada.

Huna hemen aurtengo libertimenduaz egin dituzten erreportai andana jarraian:

– Xibandiarrak dantzatzen

– Nola dantzatu jauziak antrexantekin (Andoni Irigoienekin)

– Euskaldunak eta sorginak, bolant-dantzak Donapaleuko karrikan

– Zirtzilen lekua hartu dute Amikuzeko bolantek

– Aiziritzeko kabalkada 1989an