Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

25 urte dantzan, emanaldiarekin borobilduta

Egilea: Kronika.eus

Komunikabidea: kronika.eus

Tokia: Hernani

Mota: albistea

Data: 2018-03-28

Lotura: kronika.eus

 

Urte garrantzitsua ospatuko du aurten Ttarla Dantza Taldeak, izan ere, 25 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko, asteburu osoko egitaraua antolatu du apirilaren 13 eta 14erako.

 

 

 

 

Euskal kulturaren zutabee­ta­ko bat izan da euskal dan­tze­na, eta horretan dihardu Ttar­la Dantza Taldeak 25 ur­tez. 1993an sortu zuten dantza taldea, eta hori ospatzeko, as­teburuko egitaraua antolatu du­­­te apirilaren 13 eta 14erako. 

Emanaldia, hasteko
Emanaldia izango da ospa­kizunei hasiera emango die­na, apirilaren 13an, ostirala­re­kin. Ttarlak 25 urte dantzan ikus­ki­zu­narekin, oholtza gaine­an egingo dute bat dan­tza taldean aritutako lau be­launaldietako taldeak. Gaueko 22:00etan ha­si­ta izango da, kiroldegiko fron­toian. Sarrerak dagoeneko salgai daude Txili eta Garin tabernetan, 6 euroan.

Hurrengo egunerako, egun osoko festa antolatu dute: jo­las, bazkari, ipuin kontalari eta guzti!