Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

35. urteurrenerako motorrak berotzen hasi da Aiara Dantza Taldea

Egilea: Txabi Alvarado Bañares

Komunikabidea: Aiaraldea.eus

Tokia: Amurrio

Mota: albistea

Data: 2019-01-16

Lotura: Aiaraldea.eus

Otsailaren 23an dantzaldia eskainiko dute Amurrio Antzokian. Maiatzaren 18an, aldiz, Euskal Jaia egingo dute, dantza taldeko kide ohien parte hartzearekin.

 

Urte berezia izango da 2019a Aiara Dantza Taldearentzat, 35 urte beteko baititu. Hainbat ekintza prestatzen dabiltza dantza taldeko kideak urteurrena ospatzeko. “Alde batetik, otsailaren 23an dantzaldi berritzaile bat eskainiko dugu Amurrio Antzokian”, azaldu dute, “bi pase egongo dira”.

Euskal Jaia maiatzaren 18an
Horrez gain, Euskal jaia egingo dute maiatzaren 18an. “Dantzaldi erraldoi bat eskaini nahi diogu herriari, eta bertan dantzari ohi ugari egotea nahi dugu”. Taldeko kide ohien parte hartzea bilatzen ari dira horretarako. Interesdunek mezu bat bidali beharko dute 35urte@gmail.com posta elektronikora. Aurreratu dutenez, hainbat gaitasun-mailetako dantzak egingo dituzte emanaldian, dantzari guztiek izan dezaten parte hartzeko aukera. “Ez dezala inork beldurrik eduki”.

Taldearen hainbat argazki zahar helarazi dituzte. "Irudietan agertzen diren pertsonak bildu nahiko genituzke urteurrenean, eta baita agertzen ez direnak ere", nabarmendu dute.