Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

80 lagun agertoki gainean Martin Zalakainen abenturak irudikatzeko

Egilea: Txomin Madina

Komunikabidea: Goiena.eus

Tokia: Arrasate

Mota: albistea

Data: 2019-05-30

Lotura: Goiena.eus

Argia Dantzari Taldeko kideak eta baita Euskal Herriko beste hainbat dantza taldetakoak ere; Ander Lipus; Harkaitz Cano; hamabost musikariz osatutako orkestra... Horiek guztiak batu dira Pio Barojaren 'Martin Zalakain abenturazalea' eleberria agertoki gainera eroateko. Zapatuan, 19:30ean ikusi ahalko da emaitza Arrasateko Amaia antzokian.