Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

ARABAKO IX.FANDANGO ETA ARIN ARIN KOREOGRAFIA TXAPELKETA

04 aza 2019

Aurreko urteko Fandango eta arin arin koreografia txapelketa burutu ez zenez, aurten txapelketa antolatzeari ekin diogu.

8. edizioa ondoren, Fandango eta Arin- Arin koreografia txapelketa Vitoria-Gasteizen ospatuko da. Euskal Herri osoari zuzendutako txapelketa da, Euskal Dantzen munduan murgilduta dauden maila handiko talde guztiei parte hartzeko aukera emanez.

Txapelketa hau abenduan ospatuko da urteari amaiera emateko nahiarekin eta beti bezala antzoki publiko itxi batean egingo da eguraldiaren menpe bait gaude.

Ekitaldia bi zatitan banatzen da, alde batetik fandango eta arin- arin koreografia txapelketa egiten da eta ondoren, bigarren zatian Araba Dantzarien Biltzarreko taldeen dantza solteko erakusketa.

Aurten abenduaren 14an ospatuko da (larunbata) arratsaldeko 19.00etan Hegoalde gizarte etxeko “Jesus Ibáñez de Matauco” antzokian, VitoriaGasteizen. Txapelketan izena emateko epea azaroaren 1etik abenduaren 1era izango da.

Txapelketan parte hartu nahi duen talde orok galdetegia bere osotasunean bete behar izango du eta adb@arabako.com helbidera bidali.

INFORMAZIO GEHIAGO: http://arabako.com/wp/eu/