Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Axeri dantzan emakumeak atera ahal izango dira, egunero

Egilea: Urumeako Kronika

Komunikabidea: Urumeako Kronika

Tokia: Hernani

Mota: albistea

Data: 2018-06-06

Lotura: Urumeako Kronika

 

Sokako guztiak gizonezkoak izan dira orain arte, ekainaren 25 eta 26an, eta, gizon eta emakumezkoak, 27an. Aurten, egunero izango da soka mixtoa.

 

Aurten berrikuntza batekin dator Axeri Dantza: egunero izango dute aukera emaku­mez­koek, soka osatzeko. Ho­rre­la baieztatu dute Udalak eta Txantxangorri elkarteak.

Soka osatzeko antolaketan
Axeri Dantza hiru egunetan egiten da San Joanetan: ekainaren 25, 26 eta 27an. Au­rreneko bietan, gizonezkoek bakarrik osatu dute soka orain arte, eta soka mixtoa izan da 27koa. 

Aurten, ordea, egunero atera ahal izango dira emakumezkoak. «Udalak proposamena egin zigun, eta onartu egin dugu», azaldu dute antolatzaileek.

Horrek aldaketak ekarriko  ditu, eta, beraz, antolaketa lanetan ari dira oraindik, soka nola osatu erabakitzeko. Izan ere, tokia egin behar da batetik, eta soka osatuko dutenak bilatu behar dira, bestetik. Hori guztia nola egin erabakitzen ari dira oraindik. Zehaztu duten bakarra da «emakumezkoek egunero ateratzeko aukera» izango dutela, baina ho­rrek ez duela esan nahi, «egunero izango denik 27an bezainbeste emakumezko».