Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Badator Jantza Plazetan

Egilea: Bizkaie!

Komunikabidea: Bizkaie!

Tokia: Bilbo

Mota: albistea

Data: 2019-01-25

Lotura: Bizkaie!

Egitaraua zapatu honetan, urtarrilaren 26an, hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Jantza Taldearen eskutik.

 

Urte osoan Deustuko, Ibaiondoko, Begoñako eta Basurtu-Zorrotzako barrutietan izango diran 49 ekitaldiak antolatzeko, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko zortzi jantza talderen laguntzinoa izango dau, baita Deustuko Folklore Taldeak izenekoaren, 1. barrutiko taldeen koordinatzailearen, eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren lankidetza ere.

Bilboko Udalak, uriko plazetan eskainiko diran erromeria tradizionalen, jantza erakustaldien eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko asmoa dauen Jantza Plazetan programaren hamazortziarren denboraldia jarriko du martxan asteburu honetan, jantzariek, ikus-entzuleak jaiagaz bat egitera gonbidatzen dituen jantza tradizionalen alderdi parte-hartzailea berreskuratuz.

Urte osoan zehar, Deustuko, Ibaiondoko, Begoñako eta Basurtu-Zorrotzako barrutietan egingo diran 49 ekitaldiak antolatzeko, Bilboko Udaleko Kultura Sailak uriko zortzi jantza talderen laguntzinoa izango dau, –Salbatzaile Jantza Taldea, Bihotz Alai Folklore Jantza Taldea, Gaztedi Jantzari Taldea, Ibai-Arte, Ondalan Erraldoien Konparsea, Mikeldi, Goiko Alde eta Beti Jai Alai–, baita Deustuko Folklore Taldeak izenekoaren, 1. barrutiko taldeen koordinatzailearen, eta Bizkaiko Jantzarien Biltzarraren lankidetzea be.

Egitaraua zapatu honetan, urtarrilaren 26an, hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Jantza Taldearen eskutik, hilero, azken zapatuan, Zazpi Kaleetako Santiagoko plazatxuan, egiten dan erromeria tradizionalagaz. Zezeilean dagoeneko, erromeria bi dagoz programauta, 23an, Deustuko San Pedro plazan eta Santiagoko plazatxuan; horrezaz gan, Bihotz Alai Folklore Jantza Taldeak erakustaldia eskainiko dau San Felizisimon, eta Ondalan taldeak kalejira bat egingo dau, erraldoiakaz Deustun, biak zezeilaren 24an.

Aurten be Larrain Jantzaz gozau ahal izango da Arenalean, bagilaren 8an, zapatuan, egingo dan bederatzigarren edizinogaz. Ohikoa danez, garagarrileko zapatu arratsalde guztietan, jantza erakustaldiak itzuliko dira Arriaga Plazara, Bizkaiko Jantzarien Biltzarraren eskutik, gure uria bisitetan daben personei gure folklorea ezagutzeko aukerea eskaintzeko. Arriagako plazea erromeria herrikoiaren agertokia izango da beste urte batez, bagilaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan, Bizkaiko Jantzarien Biltzarraren eskutik.

Beste alde batetik, Jantza Plazetan egitarauak umeentzako lekua gordez jarraituko dau, txikien (eta helduen) taldeen kalejireagaz. Holan, Santutxukoaz gan, martiaren 23an eta bagilaren 16an, dagoeneko tradizionala dan umeen jantza erakustaldia egingo da Basurtuko Geltokiko plazan.

Erromerien, erakustaldien eta kalejiren egutegi osoa barrutietako kultur jarduerei buruzko Bilboko Udaleko webgunean, www.kulturabarrutik.eus, edo herritarren informazinorako 010 telefono zenbakian konsultau daitekez.


Egitaraua

Urtarrilaren 26an:

20:00 Salbatzaile Jantza Taldea. Erromeria. Santiago plazan.


Zezeilaren 23an:

20:00 Salbatzaile Jantza Taldea. Erromeria. Santiago plazan.
20:30 Deustuko folklore taldea. Erromeria. San Pedro plazan (Deustu).


Zezeilaren 24an:

11:30 Ondalan. Erraldoien kalejirea (Deustu).
12:00 Bihotz Alai. Jantza erakustaldia. San Felizisimon.