Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Baserritar jantziak atontzeko hitzaldia Urnietan

23 aza 2018

Hona hemen Aurrera Gure Ametza dantza taldetik bidali diguten oharra:

"Ane Albisuk eskainiko du hitzaldia. Tradiziozko euskal jantzietan aditua, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea da.

Bi atal ditu hitzaldiak, teorikoa eta praktikoa. Teorikoan gure jaietan janzten ditugun janzki eta jantzien izaera ezagutu eta iturburuari buruzko ezaguera sakona jasoko dute bertaratzen direnek. Praktikoan euskal jantziak janzteko era erakutsiz eta norberaren jantzia birmoldatzeko proposamenak egiteko aukera egongo da. Norberaren jantziak eraman daitezke.

Ordu eta erdiko iraupena izango du hitzaldiak. Magale ikastetxean (sarrera Geltoki kaletik) ospatuko da azaroaren 27an, 17:00etan."