Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Basurtuko Beti Jai Alai taldeak 50. urteurrena ospatuko du

Egilea: Uriola.eus

Komunikabidea: Uriola.eus

Tokia: Basurtu

Mota: albistea

Data: 2018-04-04

Lotura: Uriola.eus

Beti Jai Alai taldea Basurtu auzoko herritarren artean zegoen euskal senaren inguruan sortutako folklore elkartea da. Sorreratik, Euskal Herriko dantza, ohitura eta errituen ikerketa, ikasketa, zaintza eta hedapen lanei eutsi dio.

Konpromiso horrek, 50 urte ondoren sendo jarraitzen du eta taldea izatea ahalbidetu du. 60 bat lagunek osatzen dute taldea eta euren eskaintza zabala izaten jarraitzen du Zuberoa, Lapurdi, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta, batez ere, Bizkaiko dantza, musika, tresnak, kantak eta jantziak erabiliz. 

1967. urtean, Jon Pertikak eta Beti Alai taldeko beste partaide batzuk taldea itzi eta, batez ere, Basurtu inguruko bizilagunekin batera, Beti Jaia Alai taldea sortu zuten. 

Frankismoa bizi-bizi zegoen garai horretan, etorkin ugari heldu ziren Bilbora eta bere inguruetara. Basurtu uri-mugako auzoa zen eta, baserriren batzuk egon arren, inguruko lantegietara, Euskaldunara esate baterako, lanean zetozen langile-etorkinakin hazten joan zen. Basurtun, sasoi horretan, aipagarriak ziren La Cervecera del Norte, garagardoa egiteaz gain, bilbotar askorentzat aisialdirako gunea, Ospitalea, Garellanoko kuartela, tren geltokia eta hileko 2. eta 4. domekan egiten ziren ganadu-feriak. 

Testuinguru honetan, Jon Pertikak, Basurtuko bizilagun batzuekin batera (Gregorio Berriatua, Roman Sanz, Zamalloa...) La Cervecera del Norteko zuzendaritza taldera jo zuten. Garagardotegiko bolalekuan, aire zabalean, entsaiatzeko baimena eskuratu zuten. Ordura arte nahiz eta dantzan ez zekiten ere, berehalako batean ikasi eta, batez be, Bizkaiko eta Gipuzkuako dantzak egiteari ekin zioten. Sasoi horretan egiten zen erara.

Harrezkero, taldeko helburu nagusienetariko bat Basurtun euskal kultura sustatzea izanik, horretara bideratutako jarduerak antolatzen hasi ziren. Gaur arte, eten barik, Olentzero zein Agate Deuna moduko ohiturak mantendu dira. 

Data hori eta urte guzti hauetan egindako guztia ospatzeko, honako egitaraua prestatu dute: