Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Beasaingo aurtengo Inauterietako dantza-desfile herrikoia: entsegu irekiak (Ostadar Dantza Taldea)

06 ots 2019

Hona hemen Ostadar Dantza taldetik bidali diguten mezua:
 
"Urtero legez, Inaute larunbatean (martxoak 2) dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu Beasaingo kaleetan zehar. Aurten ere herritarrak zein interesatuta dauden guztiak gurekin batera dantzatzera gonbidatzen ditugu. Gure helburua, urtero bezala,  Beasaingo herria inauterietako musikaz, kolorez, festaz eta dantzez janztea da, eta baita elkarrekin egun on bat igarotzera ere.
 
Horretarako, hainbat entsegu ireki antolatu ditugu honako egun eta ordu hauetan gure lokalean: (Oriamendi 10, Beasain)
 
-Asteartetan 19:00etatik 20:00etara
-Ostiraletan, 20:00etatik aurrera"