Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Beasaingo Dantza Topaketen XIX. eguna (Ekainak 9, igandea)

07 eka 2019

Hona hemen Ostadar dantza taldetik bidali diguten mezua:

"Igande honetan, ekainak 9, Dantza Topaketen XIX. eguna ospatuko dugu Beasainen, ohi bezala Loinatz Jaietako egitarauaren barnean. Aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dugu. Aurtengo talde gonbidatuak Adurtza (Gasteiz), Gaztedi (Bilbo), eta  Angiluerreka (Agoitz) izango dira.

 

Egitaraua, ohi bezala, egun osokoa izango da. 

 

  • Goizean, 10:45etik aurrera, talde gonbidatuak Beasaingo kaleetan zehar dantzatuz ibiliko dira. Talde guztiak 12:30ean elkartuko dira Erauskin plazan. Ondoren, Kale Nagusian zehar dantzatuko dute, eta goizeko zatia 13:30ean eskainiko dute Bideluze plazan.
  • Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, dantza-poteo irekia izango da Kale Nagusian zehar.  Eta eguna biribiltzeko, 18:30ean, azken kalejira irekia izango da Kale Nagusitik Erauskin plazara. Bertan Fandango eta Arin-arina dantzatuz bukatuko dugu.

 

Ostadar Dantza Taldetik topaketak ikustera etortzeko eta bertan dantzatzeko deia luzatzen diegu herritar zein dantzazale guztiei, gisa honetan herriko Loinatz Jaiak behar bezala amaitzeko.  

Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta pergoletako frontoian eskainiko dira."