Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Bizkaiko Dantzari Eguna Berezia 2020

15 mai 2020

BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRAREN MEZUA

Kaixo lagunak,

Lehenik eta behin, eskerrik asko egunotan bidalitako argazki eta logoengatik, badakigu nola gauden denok etxean gordeta eta horregatik horren azkar eta ondo erantzun izana gure deiari bereziki eskertzeko modukoa da. Material guzti horrekin bideo bat osatu dugu.

Maiatzaren 17an Zamudion elkartu behar ginen. Autobusetan sartu, Zamudiora heldu, jantziak atondu, kalejira zelairaino eta bertan dantzatu bakoitzak berea, baina denak elkarrekin. Betiko lagunekin elkartu, lagun berriak egin, herrian bazkaldu, erromerian dantzatu… egun borobila. Horretarako egon gara prestakuntza lanean ilusio handiarekin Bizkaiko Dantzarien Biltzarrekook, Zamudioko Hiru Bat dantza taldekoek, Zamudioko Udalarekin batera.

Baina momentuz itxaron beharko dugu. Osasuna lehenengoa denez, igandean ez gara elkartuko, ez dugu dantzatuko, ez bazkalduko Zamudion. Badakizue gure asmoa urrian egitekoa dela, baina bakarrik denontzako segurua baldin bada.

Bizkaiko Dantzari Eguna 2020, dena den, nolabait ospatu behar dugu! Horretarako, dei egiten dizuegu igandean, eguerdiko 12etan, guztion artean egin dugun bideoa elkarrekin ikusteko www.dantzanet.net webgunean. Gero, gaueko 21etan, Euskal Telebistak, lehenengo katean, programa berezi bat emango du haiek prestatutako Bizkaiko Dantzari Egunaren momentu ezberdinekin.

Beraz, igandean badugu zita bikoitza:

MAIATZAK 17, IGANDEA

 

 

  • 21:00   ETB1   ‘BIZKAIKO DANTZARI EGUNA GOGORATUZ’ EMANALDI BEREZIA.

Mesedez, zabaldu mezu hau taldekide guztiei zein senide, lagun eta hurbileko guztiei. Eskerrik asko Euskal Telebistari eta nola ez, hau posible egin duzuen guztioi ere.

Guztiok osatzen dugulako Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, animo denei eta laster arte!