Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak dantzaldi batekin eta 200 pertsona bildu zituen afariarekin amaitu du 2018a

Egilea: Euskal Kultura

Komunikabidea: Euskalkultura.com

Tokia: Chivilcoy, Argentina

Mota: albistea

Data: 2018-12-19

Lotura: Euskalkultura.com

Chivilcoy, Argentina. Bi hitzordu proposatu dizkie aurten Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak bere lagunei urtea ixteko. Abenduaren 5ean dantza erakustaldia antolatu zuen, etxeko dantzari txiki, ertain eta helduak partaide. "Eta hain ondo egin zuten gure neska-mutilek, dantzaldi amaieran Olentzero bera agertu eta gozokiak banatu zizkiela", adierazi digute elkartetik. Dantza taldeko arduradun diren Nelba, Graciela eta Emilsek opari bana eman zieten, gainera, dantzariei. Erakusketa bukatu eta gero afaria partekatu zuten bildutakoek.

Urte amaierako afaria, ordea, abenduaren 8an egin zuten, 200tik gora lagun bilduta. Etxeko batzordekide den Jose Maria Letamendik urteko ekintzen laburpena irakurri zuen eta Nelba Calongek opari berezi bat eskuratu zion Micaela dantzariari, erakundeari erakutsitako engaiamenduagatik.

Afalostean gonbidatuek abestu eta dantza egin zuten Jorge Zunino abeslariaren eta orkestraren eskutik.

Argazki gehiago, hemen.