Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

'Dantza' filmaren aurkezpen bira Argentinan zuzendari Telmo Esnal eta Gari Otamendi dantzari eta aktorearekin

Egilea: Euskal Kultura

Komunikabidea: Euskal Kultura

Tokia: Buenos Aires, Argentina

Mota: albistea

Data: 2019-10-30

Lotura: Euskal Kultura

Buenos Aires, Argentina. 'Dantza' filmaren aurkezpen bira bat egingo dute Argentinan bihartik hasita Telmo Esnal zuzendariak eta Gari Otamendi dantzari eta aktoreak. Euskal Herritik propio etorrita, bira bihar bertan abiatuko da Buenos Aires Hiriko San Martin Kultura Etxean eta datorren asteburuan bukatuko Bahia Blancan Euskal Aste Nazionaleko programaren barne. Emanaldietara hurreratzen direnek, aukera izango dute Telmo Esnalekin solasteko eta baita Gari Otamendirekin ere. Otamendik, dantza tailer eta irakastaldiak ere emango ditu Argentinan dagoen bitartean.

Hona filmaren datozen egunetako emanaldi sorta Argentinako CABA eta Santa Fe, Cordoba, Mendoza eta Buenos Aires probintzietan:

Urriaren 31ean, osteguna
-Buenos Aires Hiria, 19:20etan. Centro Cultural San Martín (Sarmiento 1551, CABA)

Azaroaren 1ean, ostirala
-Rosario, 20:00etan. Sala Arteon (Sarmiento 778)

Azaroaren 2an, larunbata
-Villa María. 20:30etan. Mediateca Municipal (Av. Sabattini 40)

Azaroaren 3an, igandea
-Mendoza. 20:00etan. Microcine Municipal (9 de Julio 500)

Azaroaren 6an, asteazkena
-Necochea. 20:00etan. Cine Teatro Toledo (Av. 75 y 58)

Azaroaren 7an, osteguna
-Tres Arroyos, 20:00etan. Cine Tortoni (Colón 255)

Azaroaren 8an, ostirala
-Bahía Blanca. 15:00etan. Cinemacenter, Bahía Blanca Plaza Shopping (Av Sarmiento 2153)