Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Dantzan hasi dute eguna Orendainen

Egilea: Tolosaldeko Ataria

Komunikabidea: Ataria.eus

Tokia: Orendain

Mota: albistea

Data: 2019-08-15

Lotura: Ataria.eus

Ama Birjin egunean herriko dantzariek emanaldia eskaini dute eta sagardo dastaketa egin dute ondoren.

Atzo arratsaldean lehertu zen suziria Orendainen, eta bihar arte festa giroa da nagusi herrian. Musikak, dantzak eta jatekoek badute lekua herri txikietako jaietan, eta goizean horiexek izan dira nagusi.

Ama Birjin eguna mezarekin hasi dute, eta bukatzerako prest ziren herriko dantzariak udaletxe parean jarri duten karparen azpian. Adin guztietako gaztetxoek hartu dute parte, eta emanaldi amaieran, herritarrak gonbidatu dituzte fandangoa eta arin-arina dantzatzera.

Horren ostean, sagardoa dastatzeko aukera izan dute. Lizeaga, Begiristain eta Isastegi izan dituzte aukeran, eta txorizo eta haragi egosien pintxoez lagunduta dastatu dute. 

Bihar gauerdira bitarte, badute zertaz gozatua. Ikusi egitaraua hemen.