Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Dantzazale 2017 (kronika)

05 urt 2018

Hona hemen 2017.urteko abenduaren 26, 27 eta 28an 'Dantzazale 2017' formazioaren kronika eta zenbait argazki:

Dantzazale izenburu pean egiten den Dantza tradizionalaren talde arduradunentzat formazioaren edizio berri bat egin da. Kasu honetan, Barakaldoko San Bizenten dagoen ‘Clara Campoamor’ kultur etxean izan da. Hiru egun oso iraun duen formazio hau, abenduaren 26, 27 eta 28an izan da, eta bertan, transzendentzia handiko hainbat hitzaldiren bidez, hezkuntza iniziatiben kudeaketa, metodologia nabarmenenak eta Dantza tradizionalaren formatzaileen egunerokotasunean hauen erabilerak landu egin dira.

Lau urrats eta kitto (Dantza tradizionala irakasteko metodoa)” izan zen lehenik gauzatu zen formazioa, hizlaria Claude Iruretagoyena izan zelarik. Bertan, beraien Maritzuli konpainiaren errepaso kronologia eman zitzaion, egindako ikuskizun desberdinak adieraziz (Ixtorio mixtorio, Pamperruque, Côté cour … Côté jardín, Aurrez aurre, Nundik nora? ….). Ondoren, adin ezberdinetako haurren eszenaratzearen ibilbidearen azterketa egin zen, baita egindako prozesu formatiboa eta hiru urrats tradizionalen, edo hauen bateratzearen, funtsa metodologikoa jorratu zen ere.

“Kataluniako Dantza tradizionalaren egoera” aztertu zuen Kataluniatik etorritako edizio honetan gonbidatua izan den Mª Antonia Pujolek. Honek, araututako hezkuntzan baita informalean ere, sektorean eta “curriculum”ean pixkanaka egin den barneratze prozesuaren ibilbidea adierazi zuen. Pujolek, Joan Serraren eta “Agrupament d´Esbarts Dansaires” (Euskal Dantzarien Biltzarraren Kataluniako elkarte paraleloa) bideak jarraitzen ditu, Kataluniako Generalitatearen kultura eta hezkuntza sailak duen inplikazio aktiboarekin bat formakuntzekin jarraituz. Dantza tradizionalaren jakintzak xehatuz gain, Kataluniako dantzen tailer praktiko bat eskaini zuen ere.

Hirugarren egunean, beste aldi batzuetan parte hartu duen Mikel Diaz izan zen hizlari. Honek, “Errazanetik zailenera dantzaren sekuenziazioa” izeneko formazioa eskaini zuen, errezeta metodologiko hau adieraziz. Musikako irakaslea den Ana Urrutia ere izan zen hizlari egun honetan, kasu honetan “Entzumena lantzen: soinutik gorputzera, musikatik dantzara izenburu zeukan hitzaldia eman zuen, musikaren ikastearen inguruan eta zehazki Euskal dantza tradizionalarentzat dauden teknikak adieraziz.

Ohikoa den bezala parte hartzea hogei pertsona ingurukoa izan zen, eta bertan, dantza talde desberdinetako arduradun teknikoek parte hartu zuten. Hauen artean, pertzentil altu bat etorkizuneko formatzaileak izan dira, beraien zalantzak, ikus puntuak eta hausnarketak hizlari ezberdinekin partekatu zituzten. Parte hartu duten pertsonen balorazio pozgarria eta oso positiboa izan da, beraien inplikazio altuak formakuntzetan ondorio bezala kurtsoaren dinamika probetxuzkoa gertatzea izan zen. Amaitzeko urtero legez, parte hartze egiaztagiria luzatu zitzaien Euskal Dantzarien Biltzarraren eskutik.

Dantzazale proiektua guztiz finkatuta dago bere urteetako ibilbidea dela eta (seinalatutakoa den data kontutan edukita), Dantza tradizionalaren eta Euskal kulturaren hezkuntzan proiekzioan, difusioan eta mantentzean interesa duten pertsonak era egoki batean biltzeko.