Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Durangoko AZOKA 2017 (EDB bertan egongo da)

01 abe 2017

Urtero bezala, aurten ere 2017.urteko Durangoko Azokan Euskal Dantzarien Biltzarrak stand-a izango du. Azokaren 52.edizioa izango delarik.

Abenduaren 6tik 11era izango da zita. Bertan, gure elkarteak urteetan argitaratutako materiala erakusgai eta salgai izango dugu, baita nahi duten dantza talde federatuen materiala ere.

Aurtengo argitalpena, urtero egiten dugun aldizkariaren zenbaki berria izango da, Dantzariak 62.zenbakia hain zuzen erebertan izango da ikusgai eta salgai.  

Goienkaleko 50 eta 51-ean etxoiten zaituztegu, etorri AZOKARA!