Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

EHDE 2018 (Gasteiz - Araba)

Egun nagusia, esan bezala, 2018. urteko Urriaren 6a larunbata izan zen. Goiz goizetik hasita egun guztirako ekintzak antolatu genituen. Hau izan zen aurretik adierazi genuen egitaraua nagusia eta egunean zehar betetzen joan zena:

 

 

  • 16:30etatik aurrera DANTZA TALDEEN HARRERA
  • 17:30etan KALEJIRA Gasteizeko kaleetatik (Sancho El Sabio kaletik hasiera - Adriano VI - San Martin eskolara)
  • 18:00etatik 19:30tara DANTZA EMANALDI NAGUSIA San Martin eskolako futbol zelaian
  • 19:30etatik 22:00etara Animazio musikala
  • 21:00etan AFARIA
  • 22:00etatik 01:00ra ERROMERI-DANTZALDIA Aihotz plazan - Plaza del Machete

*EURIA EGINGO BALU, GUZTIA ZABALGANAKO GIZARTE ETXEAN IZANGO DA.

 

Esan bezala, eguna goiz goizetik hasi egin zen, Aihotz plazan hiru talde autoktonoen emanaldia izan genuen, Gipuzkoatik etorritako Olarri Dantza taldea, Nafarroatik etorritako Oberena Dantza taldea eta Barkoxe (Zuberoatik) etorritako Etxhaun Dantza taldea. Dantzariek ikuskizun ederra plazaratu zuten eta eguna dantzatzen hasi genuen. Ondoren animazioa jarraitu egin zen kantu-dantza parte hartze ekimenarekin. Bertan, euskal abesti herrikoiak eta dantza herrikoiak jo zirelarik.

 

Bazkaldu ondoren dantza talde eta dantzari guztiei ongi etorria eman genien, guztira 35 talde izan ziren Gasteizera etorritakoak Euskal Herriko puntu desberdinen askotatik. Hona hemen dantza talde hauen izenak eta jatorriak: (Izenean klik eginda web orriko beraien fitxa ireki egiten da)

1.      Eguzkilore Dantza taldea (Gasteiz-Araba)

 

2.      Adurtza Dantza taldea (Gasteiz-Araba)

3.      Haize Dulantzi Dantza taldea (Dulantzi-Araba)

4.      Laguntasuna Dantza taldea (Barakaldo-Bizkaia)

5.      Bithindarrak Dantza taldea (Bithiriña-Baxe Nafarroa)

6.      Iruski Dantza taldea (Gabadi-Baxe Nafarroa)

7.      Itxas-Alde Dantza taldea (Bakio-Bizkaia)

8.      Gaztedi Dantzari taldea (Bilbo-Bizkaia)

9.      Batasuna Arraizbide Dantza taldea (Bilbo-Bizkaia)

10.  Trabudu Dantzari Taldea (Astrabudua-Erandio-Bizkaia)

11.  Danetarako Danok Dantza taldea (Trapagaran-Bizkaia)

12.  Itxartu Euskal Dantzari taldea (Algorta-Getxo-Bizkaia)

13.  Oinarin Dantzari taldea (Usansolo-Bizkaia)

14.  Oketa-Alai Dantza taldea (Zigoitia-Araba)

15.  Gorantzaileak Dantza taldea (Sondika-Bizkaia)

16.  Zugaitza Dantza taldea (Santurtzi-Bizkaia)

17.  Itxas-Argia Dantza taldea (Getxo-Bizkaia)

18.  Basakaitz Dantza taldea (Iribas-Nafarroa)

19.  Mendi Harana Dantza taldea (Karrantza-Bizkaia)

20.  Etxahun Dantza taldea (Barkoxe-Zuberoa)

21.  Zirikolatz Dantza taldea (Senpere-Lapurdi)

22.  Tafallako Dantza taldea (Tafalla-Nafarroa)

23.  Oberena Dantza taldea (Iruña-Nafarroa)

24.  Berantzagi Dantza taldea (Las Arenas-Bizkaia)

25.  Eguzki Dantza taldea (Balmaseda-Bizkaia)

26.  Untzueta Dantza taldea (Laudio-Araba)

27.  Jare Dantza taldea (Gasteiz-Araba)

28.  Txori Zuri Dantza taldea (Iruña-Nafarroa)

29.  Olarri Dantza taldea (Oiartzun-Gipuzkoa)

30.  Larratz Dantzari taldea (Burlata-Nafarroa)

31.  Artxube Dantza taldea (Ajangiz-Bizkaia)

32.  Begiraleak Dantza taldea (Donibane Lohitzune-Lapurdi)

33.  Orai-bat Dantza taldea (Baiona-Lapurdi)

34.  Primadera Dantza taldea (Arbona-Lapurdi)

35.  Goi Alde Dantza taldea (Erandio-Bizkaia)


Arratsaldeko 16:00etan ere San Martin eskolako kanpoko aldean ARTISAU FOLKLORE AZOKAren muntatzeari hasiera eman zitzaion. Tarte txiki batean guztia prest zegoen eta artisauek bertan izan zuten erakusgai eta salgai egindako materiala.

 

Dantza taldeak iristen joan zirenean, ikastolan aldatu eta arratsaldeko 17:30etan prest zeuden Gasteizko kaleetatik egin zen kalejirari hasiera emateko.

Honen jarraian, San Martin eskolako futbol zelaian hasiera eman zitzaion emanaldi nagusiari. Bertara zenbait erakundeetako pertsona etorri ziren gurekin batera emanaldia ikustera: Eusko Jaurlaritzako kultura sustatzearen zuzendaria den Aitziber Atorrasagasti, baita Gasteizeko kultur zinegotzia den Estibaliz Canto ere.

 

Hona hemen taldeek eskaini zuten dantza errepertorioa eta honen ordena:

Hasiera emateko denak elkarrekin Agintariena dantzatu zuten. Eta ondoren lurralde bakoitzeko dantzak ikusgai izan ziren:

 

  • BIZKAIAko dantzak (LEHEN ZATIA)
    • Dantzari dantza: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joku txikia, Makil Jokua, Txontxongilo.
  • GIPUZKOAko dantzak
    • Agurra
    • Boastitzea
    • Zinta dantza
  •  NAFARROA BEHERAko dantzak eta NAFARROAko dantzak 
    • Baxenafarroako ihauteria:
      • Martxa 
      • Euskaldunak
      • Sorginak
      • Makilari 
      • Polka 1-2
      • Martxa 2
  • LAPURDIko dantzak
    • Ahurtiko Makil dantza
    • Makil txiki berri
    • Beteluren Fandangoa
    • Jauzi (Lapurtar Motzak)
    • Kaxkarot Martxa
  • ARABAko dantzak
    • Paloteado Te ví (Villabuena)
    • Contrapas de Uruñuela
    • Danza de San Isidro y Jota de la Perra (Salinas de Añana)
  •  ZUBEROAko dantzak
    • Barrikada arribada
    • Satanak
    • Aitzina pika
    • Godalet dantza 
  • BIZKAIAko dantzak (BIGARREN ZATIA)
    • Gorulariak (2. zatia): Domingilo, Arku dantza.

Ekitaldiari nagusi honi amaiera emateko, dantza talde guztiek: Hegi (jauzia), fandango eta arin-arin, Txulalai eta Larrain-dantza dantzatu zuten. Gainera momentu-arte ikusle izandakoek dantza egitera ateratzeko aukera izan zuten eta horrela amaiera biribila eman zitzaion ekitaldi nagusiari.

Dantza sorta honi amaiera eman bezain laster musikak jarraitu egin zuen dantzarekin jarraitu ahal izateko, beraz, dantzaldia, era herrikoian jarraitu egin zuen.

Ikastolan egin zen afari herrikoiaren ostean, eta Aihotzeko plaza berean LISKER taldearen eskutik erromeria izan zen. Dantzaldi erromeria jendetsua izan zen eta guztiak eguna hasi bezala, amaitu egin zuten, dantzatzen alegia.

 

Honekin, egunari amaierari eman zitzaion, baina jada momentu horretan bertan 2019. Urteko Euskal Herriko Dantzari eguna prestatzen hasi ginen, Gipuzkoan izango delarik. 2019ko Urriak 5ean hain zuzen ere.

Hemen EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNEKO argazki guztiak