Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Emakumeak dantzari, lehenengo aldiz soka dantzan

Egilea: Tolosaldeko Ataria

Komunikabidea: Ataria.eus

Tokia: Asteasu

Mota: albistea

Data: 2018-06-29

Lotura: Ataria.eus

San Pedro egunean Elizmendin elkartu dira asteasuarrak, ohikoa denez, soka dantza ikusi eta hamaiketakoa dastatzeko. Aurtengoan berritasun bat izan da, emakume dantzariek lehenengo aldiz parte hartu baitute emanaldian.

Eguna hasteko prozesioa izan da herriko plazatik elizaraino. Ondoren, meza ospatu eta gero, elizako erlojua konpondu duten boluntarioei omenaldia egin die udalak. Behin oroigarria banatuta, dantzarien txanda izan da, eta eguzkipean ederki egin dute dantza elizako atarian.

Bitartean hamaiketakoa prestatu dute zimiterioan eta soka dantzakoek bukatu dutenean, ireki da jateko eta edateko aukera. Dantzarien saioa bukatzerakoan ere, elizako frontoian hasi dira Asteasuko pilota eskolako txapelketako finalak.