Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Emakumeen dantza ekitaldia Durangon

08 aza 2018

Hona hemen Durangoko Tronperri eta Txoritxu alai Dantza taldeetatik iritsi zaigun albistea:

"Datorren larunbatean, azaroaren 10an, Bizkaian Emakumeak Dantzariaren ekitaldia ospatuko da Durangon. Ekitaldia arratsaldeko 18:30etan hasiko da Andramariko elizpean. 

Aurtengoa 6. edizioa izango da eta talde hauek hartuko dute parte: Tronperri (Durango), Txoritxu Alai (Durango), Erreka-Ortu  (Barakaldo) eta Itxartu (Algorta ).
Antolatzaileak Txoritxu Alaia eta Tronperri dantza taldeak izango dira eta ekitaldearen asmoa nesken dantzak erakustea eta merezi duten garrantzia ematea da.Gutxienez orain dela 80 urte  dantzaten dira Durangaldean eta galtzeko arriskuan daude zaintzen ez baditugu."