Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Erketzeko dantzariak zinemaldian

Egilea: Txintxarri

Komunikabidea: Txintxarri.eus

Tokia: Euskal Herria

Mota: albistea

Data: 2018-07-25

Lotura: Txintxarri.eus

Telmo Esnalek zuzendutako 'Dantza' filma Donostiako 66. Zinemaldian estreinatuko dute. Erketz EDTko dantzariek Leitzan izan zen grabaketan parte hartu zuten.

Erketz EDTko dantzariek parte hartu zuten 'Dantza' filma Donostiako 66. Zinemaldian estreinatuko dute. Sail Ofizialean proiektutako dute luzemetraia, nahiz eta ez den gainerako lanekin lehiatuko. Maiatzean, Leitzan egindako grabaketetan parte hartu du dantza talde lasarteoriatarrak, eta azken emaitza ikusteko aukera izango da orain.