Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

"Erromeriak dantzariz betetzeko asmoa dugu"

Egilea: Mikeldi Dantza taldea

Komunikabidea: Uriola.eus

Tokia: Deustu

Mota: albistea

Data: 2018-10-31

Lotura: Uriola.eus

1979an sortu zen taldea Deustuko eskola publikoan, eskolaz kanpoko ekintza gisa. Ordutik talde xume honetatik dantzari asko igaro dira. Hurrengo urtean, beraz, 40 urte beteko ditu taldeak eta ospakizun berezia egiteko asmoa dute.

Deustun dantza-zaletasuna berpiztea eta kalean euskal dantzen presentzia handitzea dira taldearen helburu nagusiak. Horren asmoz, hasiberrientzako ikastaroa antolatu dute aurten. “Zerotik hasiko gara dantzak irakasten eta erromeriak dantzariz betetzeko asmoa dugu”, argitu dute. Ikastaroa azaroaren 6an hasiko da eta animatzen direnak asteartero 20:00etan elkartuko dira Done Petri elizako lokaletan. Hasiberrientzako taldean ez ezik, talde egonkorrean ere parte hartzeko gonbita luzatu dute: astelehenero 20:00etan.

Mikeldiko dantzaldietan Euskal Herriko lurralde guztietako dantza bana egiten dute, jendeak ezagutu ditzan. Horretaz gain, hiru urterik behin Euskal Ezkontza bat antzezten dute. Azken hori “oso parte hartzailea” izaten omen da. Herritar guztiak gonbidatzen dituzte  eta baserritar jantzita hurbiltzen dira taldekideekin batera antzeztera.

Harremanetarako: mikeldi.deustu@gmail.com