Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Erromeriak eta dantzak hartu dute Sanagustin, 'Oholtza' saioa grabatzeko

Egilea: Uztarria.eus

Komunikabidea: Uztarria.eus

Tokia: Euskal Herria

Mota: albistea

Data: 2018-11-05

Lotura: Uztarria.eus

Anjel Larrañaga (Azkoitia, 1947) bertsolari eta pandero jotzailearen Lana festa bihurtuzliburua eta diskoaren aurkezpena egin zuten pasa den larunbatean Azpeitian, eta Larrañagak erromeria saioa eskaini zuen Sanagustin Kulturgunean, Xabier Alberdi Zabaletrikitilaria ondoan zuela. Gainera, Euskal Telebistak Oholtzan saiorako grabatu zuten emanaldi hura, eta azken diskoko doinuak entzun ahal izan ziren. Gainera, askotariko dantza saioekin uztartu zuten ekitaldia. Azpeitian hartutako irudiak hilaren 24an eskainiko ditu Euskal Telebistak.

Joan den hilaren 26an aurkeztu zituzten Larrañagaren liburua eta diskoa, eta ohiko liburu dendetan, Tirikitrauki musika dendan, Azpeitiko Meola tabernan, Aristerrazun (Aia) eta Markinako Zubiondo tabernan eros daitezke, 22 eurotan.

(Argazkiak: Alberto Beloki)