Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

EUROPAKO ONDARE JARDUNALDIEN BAITAN, PROIEKZIO ETA MINTZALDIAK EGONGO DIRA LEKEITION

Egilea: Eider Mugartegi

Komunikabidea: Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA

Tokia: Lekeitio

Mota: albistea

Data: 2018-10-26

Lotura: Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA

Lekeition azaroaren 3ra bitartean ospatuko dira Ondare Jardunaldien baitan, gaur [urriak 26], Aitziber Izagirreeta Alejandra Goikoetxeak egindako Ezkutuko Amandreak: XX. Mendeko emakumea Lekeition dokumentala emango dute 19:00etan, Ikusgarri zine aretoan. XX. mendean emakume lekeitiarrek herriko bizimodu ekonomiko, sozial, kultural eta politikori egindako ekarpena ezagutarazi eta ahanzturatik berreskuratzeko egin zuten ikerketaren harian ekoiztu zuten lana 2015 urtean.

Bihar [urriak 27], ostera hitzaldi bi egongo dira kultur etxeko Azkue aretoan: 12:00etan, XVI eta XVII. mendeetako freila eta serorei buruzko hitzaldia emango du Florencio Arzak gaztelaniaz, eta 18:00etan, Lekeitioko Eguzki dantzaz ariko dira Iñaki Irigoien eta Felipe Amutxastegi, euskeraz.

Andreen aurreskua edo Eguzki dantza gutxienez 1682. urteaz geroztik dantzatu ohi da Lekeition, tartean etenalditxoak egon badira ere. San Juan egunean, ekainaren 24an, dan- tzatzen zen, eguneko hiru ordu desberdinetan, jantzi desberdinekin gainera. Dantza berreskuratu zenetik, urtez urte dantzatu ohi da Lekeitioko plazan, San Pedro egunean, ekainaren 29an, eguerdian. Iñaki Irigoien eta Felipe Amutxastegiri esker berreskuratu zen dantza azkenaldian.