Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA ARGENTINAN

26 urr 2018

Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) Argentinako euskal komunitatean izango da elkartearen lehendakari den Joseba Altuberen eskutik. Honek "Euskal Dantza tradizionalaren" inguruko bi hitzaldi eskeiniko ditu bertan non dantza tradizionalaren eta taldeen gaur egungo egoera aztertuko duen.

Lehenengo hitzaldia 2018ko urriaren 29ean (astelehena) izango da Buenos Airesen, "Ekin Kultur Taldeak" antolatuta, Aitor Alavaren zuzendaritzapean dagoen Argentinako dantza talderik handienetakoa da hau.

Bigarrena 2018ko urriaren 30ean, asteartean, bertan egingo da. Kasu honetan Llavallol-en dagoen "Euskal Echea" hezkuntza eta kultura erankundeak antolatuta. Hemen, hizkuntza eta kultura sailean euskarazko ikastaroak eta dantza ikastaroak eskeintzen dira mila ikasle ingururi.

Bi hitzaldiak "dantza-plaza" ekimen batekin bateratuko dira, "Ziortza eta Leire" musikarien eskutik.

Ekintza hauek Etxepare institutoaren laguntzarekin aurrera eramango dira eta "Ekin Kultur Taldea"-ren laguntzarekin ere.

Jarraian, EDBko lehendakaria Mar de Platan egongo da azaroaren 1etik 4ra. Bertan 2018.urteko Euskal Astea ospatzen egongo da eta dantza talde ezberdinetako zuzendariekin elkarrizketa ezberdinak izateko aukera izango du.