Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA BALENTZIAN

19 aza 2018

Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB) Balentziako euskal komunitatean izango da elkartearen lehendakari den Joseba Altuberen eskutik. Honek Euskal Dantza tradizionalaren inguruko hitzaldia eskeiniko du bertan (“Euskal Dantzaren iragana, oraina eta geroa”, izenburua izango duen), non dantza tradizionalaren eta taldeen gaur egungo egoera aztertuko duen.

Ekimenak 2018ko abenduaren 1ean (larunbata) izango dira Balentziako, "Laurak Bat Euskal Etxeak" antolatuta, goizeko 11:etatik 14:00ak arte. Ondoren herrikoia izango den "dantza-plaza" ekimena izango da "Ziortza eta Leire" musikarien eskutik, bertan zenbait euskal dantza ikasi eta dantzatzeko aukera egongo delarik.

Ekintza hauek Etxepare institutoaren laguntzarekin aurrera eramango da baita “Laurak Bat Euskal Etxea"-ren laguntzarekin ere.

Hemen klik eginda “Laurak Bat Euskal Etxeko” albistea dago.