Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Faustino Aranzabal: 'Ikusteko eta sentitzeko erakusketa antolatu dugu'

Egilea: EITB

Komunikabidea: eitb.eus

Tokia: Donostia

Mota: albistea

Data: 2018-12-17

Lotura: eitb.eus

Kresala dantza taldeak 50 urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko "Urtaroen azalak gaueko lubakian" erakusketa zabaldu dute. Faustino Aranzabalek erakusketaren bisita gidatua egin digu 'Faktoria'n.

Kresalak bere 50 urteko historia ospatzeko "Urtaroen azalak gaueko lubakian", dantza eszenikoaren argazki erakusketa antolatu du. Faustino Aranzabal Kresalako zuzendari artistikoak Donostiako Okendo kultur-etxean zabaldutako erakusketaren bisita gidatua egin digu 'Faktoria'n.

Erakusketa euren ibilbidean salbuespen bat dela azaldu digu, euren eginkizuna dantza munduan lan egitea delako. Besteak beste 56 argazki eta 63 maskara daude erakusgai, Aranzabalek azaldu digunez "elementu hauek, 50 urte hauetan egindako jardueran eraikin dugun euskal ondare koreografikoaren adierazle txiki bat". Erakusketa intuizioz bisitatzea gomendatu digu Faustino Aranzabalek, "erakusketa dinamikoa egin nahi izan dugu, pareta bakoitzak bere esanahi propioa du, nahiko era filmikoan agertzen dira argaki guztiak".

Ikusteko eta sentitzeko erakusketa bat egin nahi izan dutela azaldu digu. "Urtaroen azalak gaueko lubakian" erakusketa urtarrilaren 26ra arte zabalik egongo da.