Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Frankismoaren biktima garaitarrak oroituko dituzte gaur eguerdian jaietako egitarauaren baitan

Egilea: Durango

Komunikabidea: Durangon.com

Tokia: Garai

Mota: albistea

Data: 2018-07-25

Lotura: Durangon.com

Atzo hasi ziren Garaiko jaietan, frankismoaren biktimak gogoratuko dituzte gaur, herriko Udalak eta Gerediaga elkarteak antolatutako ekitaldian. Lehenengo aldiz egingo den omenaldian, Gerra zibilean hildako, desagertutako eta errepresaliatutako herritarrak aintzat hartzeaz gain, beraien omenez jarritako oroigarriaren desestaltzea egingo da.

San Migel elizan 11:00etan egongo den meza, horren ostean Elizabarriraino egingo den prozesioa eta Gernikako Arbola eta ezpata-dantzarien saioa amaitu ondoren, frankismoaren biktimak gogoratuko dituen ekitaldia hasiko da. Bertaratzen direnek Durangoko bonbardaketan hildako bi garaitar gogoratuko dituzte, Miguel Zabala, 23 urteko gudaria, eta Maria Narbaiza, azokara jaitsi zen 16 urteko neska.

Ekitaldian gerran desagertu zen Tomas Otaolea zein gerraostean kartzelaratutako 15 bat herritarrak ere oroimenean izango dituzte. Bertan errepresaliatutakoen zenbait senide izango dira.

Giro bikainarekin eman zioten hasiera atzo 2018ko jaiei. Ohikoa denez, Donien atxa jarri zuten arratsaldeko 19:00etan, eta jarraian, ezpata-dantzarien azken entsegua, Lumagorri oilasko pintxoen dastaketa eta DJ Bull-en saioa izan ziren.

Gaurko egitaraua arratsaldeko 18:30ean hasiko den Erregelen erakustaldiarekin osatuko da.