Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

[Galeria] Lezo, dantzaren Euskal Herriko hiriburua

Egilea: Erik Gartzia

Komunikabidea: Oarsoaldeko HITZA

Tokia: Lezo

Mota: argazkiak

Data: 2019-10-05

Lotura: Oarsoaldeko HITZA

Euskal Herri osoko 36 talde Lezon elkartu dira, dantzak duen egunik handienean. Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Murixkak antolatu dute.

 
euskal herriko dantzarien eguna

Euskal Herriko herrialde guztietako dantzak ikus ahal izan dira.

Euskal dantzen egun handiena da gaurkoa. Murixkak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzen ari dira gaur Lezon.

Goizean, Goiko plazan, dantza emanaldia eskaini dute, eta ondoren Gurutze Santuaren Plazan Kantu Dantza egin dute.

Plater nagusia, baina, arratsaldean izan da. Euskal Herri osoko 36 talde hurbildu dira Lezoraino, eta beren herrialdeetako dantzak erakutsi dituzte. Ehunka dantzarik eta ikuslek bete dute Karlos Saldise plaza eta haren harmailak.

Jaixkipe txarangak beste mota bateko doinuekin alaitu du emanaldiaren ondorengo momentuak. Dantzariek —eta beraiekin joandakoek— afariarekin berreskuratuko dituzte indarrak, Lezo Herri Eskolako aterpean. Ondoren, dantza gehiago: Laiotz taldearekin erromeria egingo dute.