Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Garain azken txanpan murgilduta dabiltza herriko jaiak prestatzen

Egilea: Markel Onaindia

Komunikabidea: anboto.org

Tokia: Garai

Mota: albistea

Data: 2019-07-08

Lotura: anboto.org

Garaiko jaiak uztailaren 24an hasiko dira, eta prestaketetako azken txanpan murgilduta dabiltza herrian. Udalak antolatzen ditu jaiak, eta Trumoitte elkarteak zenbait ekintzaren ardura izaten du.

Santiago, Santa Ana eta San Inazio jaien segidak astebeteko ekintzak ekarriko ditu, uztailaren 31ra arte. Jaietako ekitaldi nagusietako bat, herri bazkaria, hilaren 27an izango da aurten.