Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

GAUR EGUN

90. hamarkadaren bukaeran, Maribel Ortiz de Zarate lehendakari bezala zegoela, Federakuntza, legeriaren barneko egiturara egokitzea erabaki zen. Gaur egun bezala, Euskal Herria hiru administrazio ataletan banatuta zegoen. Honen ondorioz, zaila zen erakundeekin bai hitzarmenak adostea bai lankidetza protokoloak ezartzea edota jarduerak proposatzeko diru-laguntzak eskatzea.

EDB-ren egitura berria beraz, urte haietan era autonomo batean, barne antolaketan, antolatzen ziren jarduerekin eta baita finantzaketa forman, lan egiten ari ziren 5 delegaritzekin birsortzen da. Ordezkaritza hauek, bere lurraldearen barruan, taldeen koordinazioa eta dantza tradizionalak sustatzeko ardura daukate, honako hauek dira:

  • Arabako Dantzarien Biltzarra.

  • Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.

  • Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra.

  • Iparraldeko Dantzarien Biltzarra.

  • Nafarroako Dantzarien Biltzarra.

EDB-ko ordezkaritzak dira beraz, lurralde bakoitzeko taldeak eta dantzariak federatzen dituztenak eta denen artean, historikoki aurrera eramaten diren jarduera proiektu batean elkartzen dira. Hauek dira egiten diren ekintzetatik garrantzitsuenak:

  • Dantzari Eguna.

  • Dantzariak aldizkariaren urteroko argitalpena.

  • Lurraldeetan ikastaro desberdinetak.

  • Bideo eta disken argitalpena.

  • Dantza desberdinen grabaketa.

  • Taldeetan informazioa zabaldu.

Ordezkaritzen kuotaz, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaz eta editatzen duen materailaren salmentekin finantziatu egiten da.

Gaur egun, delegaritza guztietako ordezkariak biltzen dituen Junta dago. Honako hauek dira Batzordea osatzen duten pertsonak:

  • Joseba Altube (lehendakaria).

  • Asun Mikelarena (lendakariordea).

  • Pedro Romeo (idazkaria)

  • Nati  Lopez de Uralde (diruzaina).

  • Xabier Mendizabal (bokala).

  • Iñigo Couto (bokala). 

Batzorde hau txandaka biltzen da 6-8 aldiz urtean ordezkaritzek dituzten egoitzetako batean. Bere helburuak bere sorreran proposatu ziren berberak dira, urte hauetan guztietan dantza taldeen baldintzak asko aldatu badira ere. Bere ahaleginak proposatutako programa aurrera ateratzean eta proiektu bakar baten inguruan (Euskal Dantzarien Biltzarra) ordezkaritzen unitatea mantentzean jartzen dira.