Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Hitzaldia: "Mozorratzea ez da disfrazatzea"

10 abe 2018

Kurutze Dantza taldeko kideak ondorengo mezua bidali digute:

"Datorren abenduaren 14ean, ostirala, arratsaldeko 19:00tan Lezamako topalekuan Oier Araolazaren eskutik "Mozorratzea ez da disfrazatzea" hitzaldia izango da.

Hitzaldian Neguko festetan egiten ditugun bi gauzari begiratuko diogu, mozorroa janzteari eta kuestazioan, eske errondan ateratzeari. Bi ekintza horiek euskal neguko festetan nola gertatzen diren ikusiko dugu eta horiekin lotutako hainbat bitxikeria Halloween, Olentzero, eta Inauteriak tarteko."