Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Hitzaldia "Sorkuntzaren soka: Juan A. Urbeltz eta Iñaki Arregi"

09 abe 2019

Nola uztartzen dira tradizioa eta sorkuntza? Tradizioak ba al du sortzeko ahalmenik? Zeintzuk dira sorkuntza prozesu horren gakoak? Galdera horien inguruko gogoeta egin nahian abenduaren 12an Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregi gerturatuko dira Dantzan Biharrian egoitzan dagoen Soka erakusketara.