Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Ihauteriak Beurko-Bagatza (Barakaldo)

09 ots 2018

Hona hemen Ibarra-kaldu dantza taldetik bidali diguten mezua:

"

ZUBEROAKO MASKARADAK ETA MOMOTXORRO GAUA

 

Otsailaren 17an, larunbatean, Ibarra-kaldu Elkarteak berriro ere aterako ditu euskal herriko inauteriak Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleetara. Aurten Zuberoako Maskaradak hautatu ditugu, Euskal Herriko herri-inauteririk entzutetsu eta ikusgarrienetarikoa.

 

Arratsaldeko 17:00etan hasiko gara, Barrikadekin, Beurko-Bagatza auzoan kalez kale hainbat dantza eginez. Arratsaldeko 18:00etan, ordea, osorik emango ditugu Maskaradak, pertsonaia eta ofizio guztiekin, gainera: entseinaria, txerreroa, gatüzaina, zamaltzaina eta kantiniersa, jauna eta anderea, laboraria eta laborarisa, küküileroakmarexalak, xorrotxak, kerestuak, buhameak, kauterak, etab.

 

Maskaradetan dantza eta umorezko antzerkia uztartzen dira, eta emankizunean Ibarra-kaldu elkarteko kide guztiek hartuko dute parte, dantzariek eta musikariek, txikienetarik nagusienetaraino, baita txikien gurasoek ere.

 

Emanaldia amaitzeko, ikusle guztiak gonbidatuko ditugu azken dantza egitera: Aitzina Pika.

 

Eta guztiaren ondoren, 21:00etan, Momotxorro Gaua egingo dugu berriz: jantzi mozorroa eta zatoz gurekin auzoko kaleak girotzera!"