Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

II. Getxo Dantzan

24 ira 2018

Getxoko Itxas Argia dantza taldetik, ondorengo mezua bidaltzen digute:

"Getxoko dantza taldeok (Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola), Getxoko Kultur Etxearen eta Andres Isasi Musika Eskolaren laguntzarekin, Getxo Dantzan ekimenaren bigarren edizioa aurkeztu nahi dizuegu. Aurten, Romoko Santa Eugenia plazan ospatuko dugu irailaren 29an, larunbata. Dantzez gozatzera gonbidatuta zaudete!"