Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Ikasitakoarekin osatutako kultur emanaldi dotore batekin amaitu da San Frantziskon NABO Udaleku 2019

Egilea: Euskal Kultura

Komunikabidea: euskalkultura.com

Tokia: South San Frantzisko, AEB

Mota: albistea

Data: 2019-07-02

Lotura: euskalkultura.com

South San Frantzisko, AEB. Lan ederra egin dute aurten ere NABO Udalekuan parte hartu duten ehundik gora neska-mutiko gazteek. Ekainaren 16tik 28ra garatu den 10-15 urteko gaztetxoentzako ekitaldiak bete-betean lortu ditu bere helburuak eta Estatu Batuetako hainbat hiri eta euskal etxetako gazteenek izugarri ongi pasatu dute, eta aldi berean Udalekuko euskal giroan egindako lagunekin harremana estutu, eta elkarren arteko lotura daukate elkarrekin kantatu, dantzatu eta kantzen ikasi dituzten euskal kantu, dantza eta euskal kultur gaiak.

Joan den ostiralean bururatu zen South San Frantziskoko Gure Euskal Etxean (Basque Cultural Center) NABOren 2019ko Udalekua; ohi bezala, partaideen ekitaldi eta emanaldi batekin, familia eta adiskideen aitzinean, aurten Euskal Etxeko pilotaleku eta ekitaldi-aretoan. Valerie (Etcharren) Arrechea buru, ekitaldia ikusgarri, koloretsu, zirraragarri eta hunkigarri atera zen, haurrak hurrenez hurren kantuz, pilotan (esku huska, joko garbi eta palan), txistua jotzen, klikan, dantzan, antzezten...

NABOko lehendakari Philippe Acheritogaray-k eta Euskal Etxeko buru Jean-Pierre Cabalettek esker biziak eman zizkieten Udalekuko haur eta irakasleei, baita ere guraso, antolatzaile eta laguntzaile guziei, guztien laguntzaz edizio bikaina atera baita!

Ikus bideoak!