Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

HITZALDIA: "Cantos de Aurora en Alava"

16 eka 2017

Euskal Dantzarien Biltzarretik, ‘Los Cantos de Aurora en Alava’ izenburua duen hitzaldia antolatu dugu. Gasteizen dagoen Judimendi gizarte egoitzan izango da, ‘Orixe’ erabil anitzetako gelan, Ekainaren 16ean, arratsaldeko 19:30etan. Hizlaria Beatriz Gallego izango da.

Beatriz Gallego ‘2015.urteko EDB ikerketa beka’ jaso zuen pertsona da, eta bere biltze eta ikertze lana, kantu tradizional hauen ingurukoa izan da. Berak dioenaren arabera: “Arabako aurorako kantua hauek, ondare materialaren parte dira, era dokumentatu batean geratzen bait da ‘corpus’ musikal edo folklore honen bilakaera. Gainera, etnografikoki duen ikuspuntua ere hornituta adierazten da, sinesmenak, balio kulturalak eta elementu sinboliko hauen bitartez sortzen baita gure bakarkako identitatea eta kolektiboa ere. Horrela, bertako identitate baten mantentze eta sustatzearen atal garrantzitsua da ondare immaterial hau.

Hitzaldi honetan berak bere lana aurkeztuko digu, gaiarekin lotura daukaten argazkiak eta bideoak erakutsiz. Sarrera librea da aretoa bete arte.

[Euskal Dantzarien Biltzarrak urtero ikerketa bekan parte hartzeko deialdia egiten du, honen helburu nagusiak Euskal Herriko tradizioekin zerikusia duten gaien ikertzea eta biltze lanak egitea direlarik. Hemen dago 2017.urteko deialdia.]