Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

HITZALDIA: "Juan Ignazio Iztueta: Bizarra urdina, baina txit arina"

10 aza 2017

Hitzaldia - "Juan Ignazio Iztueta: Bizarra urdina, baina txit arina" 

 

Data: 2017ko Azaroaren 16a.

Ordua: 19.00etan.

Lekua: Zaldibiko Kultur etxea.

Parte hartzaileak:

            Hizlaria eta txistularia: Jose Ignazio Ansorena.

            Esku soinua eta abeslaria: Aitor Furundarena

            Dantzariak: Miren Nazabal eta Oinatz Martinez.

 

Berrehun eta berrogeita hamar urte beteko dira azaroko 29an Juan Ignazio Iztueta dantzari eta dantza maisua, bertsolari eta idazlea Zaldibian jaio zenetik.

Zergatik erakartzen gaitu oraindik, askoren ustez bigarren mailako kontuetaz arduratu bazen ere? Bere obretan gure historiaren ispilu bizia agertzen delako eta, begirada zorrotz umoretsuz erakusten digulako bizitzak dantzatu egiten gaituela. Aire batean zein bestean, motel edo arin, patsadaz edo erritmo zoroan, bizitzak dantzatu egiten gaitu.

Hitzaldi musikatu eta dantzatu honetan, zaldibitar maisuaren bizitzari errepaso bat egiteaz gain, “Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia” liburuaren garrantzia azpimarratu zen. Ezinbestekotzat hartzen da, Gipuzkoako dantzak gaur egun bizirik mantentzeko.