Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

HITZALDIA: "Juan Ignazio Iztuetaren bizitza eta lanak"

17 aza 2017

Hitzaldia - "Juan Ignazio Iztuetaren bizitza eta lanak" 

 

Data: 2017ko Azaroaren 23a.

Ordua: 19.00etan.

Lekua: Zaldibiko Kultur etxea.

Hizlaria: Gerardo Elorza

           

 

Zaldibin, 1767ko Azaroaren 29an, jaiotako Juan Ignazio Iztuetari buruzko hitzaldia eman zuen Gerardo Elorza, historialariak.

Juan Ignazio Iztuetak bizitako urteak (1767-1845), garai nahasiak izan ziren Euskal Herrian (gerra karlistak, ilustrazioa, etab). Garaiak garai, bere bizimodua ez zen erreza izan, baina gizon aurreratua izan zela esan genezake.

Utzitako lanak garrantzitsuak dira. Haien artean, ezagunenak:

  • “Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia” (1824)
  • “Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia” (1829)

Baina bere obra zabalagoa da eta garrantzi handikoak bere olerkiak, euskarazko hiztegia, etab.

Esan beharra dago, ondorengo urteetan euskal idazleen erreferentzia izan dutela Iztuetaren obra.