Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Itxarkundia dantza taldeak ekintzaz beteriko apirila prestatu du

Egilea: Erredakzioa

Komunikabidea: Aiaraldea.eus

Tokia: Laudio

Mota: albistea

Data: 2018-04-05

Lotura: Aiaraldea.eus

Elkartearen 40. urteurrena dela medio, jarduera ugari egingo dute urte osoan, eta apirilak protagonismo handia izango du egitarauan.

Efemeride horren harira, abuztuan Laudioko San Roke Jaien pregoilariak izango dira.

Hurrengoak izango dira ekintzak:

Apirilak 8
12:30 // Dantza alardea Aldai plazan

Apirilak 12-22
Argazkiak eta euskal jantzien erakusketa, Musika Etxean

Apirilak 13
20:00 // Dantza plaza baserritar eta artisauen laguntzarekin, Herriko plazan

Apirilak 14
18:30 // Amaia Mujikaren hitzaldia: “Euskal Herritar janzkera 1789-1936”, Musika Etxean

Apirilak 20
17:00 // Eskulanen tailerrak Herriko plazan

20:00 // Dantza plaza baserritar eta artisauen laguntzarekin, Herriko plazan

Apirilak 21
11:30 // Kalejira Zumalakarregi etorbidean

12:00 // Umeentzako joko eta tailerrak baserritar eta artisauen laguntzarekin, Aldai plazan

18:00 // Dantza erakustaldia, Aldai plazan

20:00 // Zozketak eta diskofesta, Aldai plazan

Apirilak 22
11:00 // Dantzarien kontzentrazioa, Aldai plazan

12:00 // Dantzarien kalejira, Aldai plazan

13:00 // Dantza erakustaldia, Aldai plazan

14:30 // Bazkaria Aldai plazan

16:00 // Herri kirolak umeentzat, Aldai plazan

17:00 // Batukada Aldai plazan

18:00 // Dantza plaza Aldai plazan

Apirilak 27
19:00 // Nazioarteko Dantza Eguna, Aldai plazan