Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

"Iztueta: 250 urtez urratsez urrats" -- Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia 2017

26 abe 2017

Mezu honen bidez, Ostadar Dantza Taldeak aurten ere Gabonetako emanaldia antolatu duela jakinarazi nahi dizuegu. Urteroko euskal dantzen emanaldi hau Beasaingo Usurbe antzokian eskainiko dugu datorren larunbatean (abenduak 30), 19:30ean. Sarrera dohain izango da.

Aurtengoan, Juan Inazio Iztueta dantza-maisu zaldibiarra jaio zela 250 urte bete direnez, berak bildu eta garatutako dantza-ekarpenak eskainiko dira ekitaldian, gisa honetara Iztuetak egindako lana omenduz. Hori dela eta, ekitaldiaren izenburua "Iztueta: 250 urte urratsez urrats" izango da.

Urtero legez, taldeko dantzariez gain, abeslari eta musikari laguntzaileek ere parte hartuko dute ikuskizunean.

Ostadar Dantza Taldetik emanaldira etortzeko gonbidapena luzatzen diegu herritar, dantzazale eta euskal dantzetan interesatuta dauden guztiei.