Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Jesus Mari Garate dantza maisuak utzi gaitu

14 api 2018

Ordizian jaioa eta txiki txikitatik dantzan hasi zen. 

Goierri inguruko dantza talde ugariren sortzailea izan da eta Euskal Herri osoko taldeei bere laguntza eskaini die.

Gipuzkoako dantza maisu aparta izan da. Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako hainbat dantza ikastaro eman du. 

Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarran ere Aurreskuko eta Dantza sueltoko epaile lanetan aritu da urte askotan.

 

Familiaren saminarekin bat egiten dugu.

 

Mila esker Jesus Mari dantzari eta ondoan izan gaituzun lagunoi emandako eta erakutsitako guztiarengatik!