Euskal Dantzarien Biltzarra
Euskal Dantzarien Biltzarra

Jesús Pomares zendu da

Egilea: NafarDantza

Komunikabidea: NafarDantza

Tokia: Nafarroa

Mota: albistea

Data: 2019-07-03

Lotura: NafarDantza

Atzo ekainaren 2an, 61 urteekin Jesús Pomares Esparza zendu zen. Iruña Taldean eta San Lorentzoko dantzanteen dantzatu zuen.
 
Oso aktiboki parte hartu zuen, Nafarroako Dantzarien Biltzarrean lehenengo urteetan.
 
Honekin batera, bere dantza taldeetan lan egiten zuen,  Iruña Taldean eta San Lorentzon. Sortu eta zuzendu zuen “Iruñako katedraleen lagunen elkartea”, eta honen bidez, katedralean folkloreen presentzia nabarmena izan zezaten saiatu zen. 
 
Zenbait hitzaldi eta mahai inguruetan parte hartu zuen. Artikulu batzuk argitaratu zituen aldizkari desberdinetan: Euskal Dantzarien Biltzarreko “Dantzariak”, “San Lorentzoko Danzanteen Kofradiaren boletina” eta Agoizko “El Tuto” besteen artean.
 
Folkloreko jantzien aditua, Iruñako Kale Berrian bere familiaren  “Nuevo Barroco” dendan zenbait jantzi egin zituen. Beti egon zen eskatzen zizkionari, folkloreari buruzko aholkuak emateko prest.
 
Hilerrira gidatzea bihar, uztailaren 4an 11.45etan izango da. Hileta, egun berberan arratsaldeko 19etan San Saturnino elizan.
 
Nafarroako eta Euskal Dantzarien Biltzarretik (EDB eta NDB) mila esker egindako guztiagatik, Jesús.
 
Goian bego Jesús Pomares Esparza.